ETXEBIZITZA PASIBOEK EROSOTASUN EDO KONFORT MAILA ALTUA ETA ENERGIA KONTSUMO MINIMOA UZTARTZEN DITUZTE
ZER DA ETXEBIZITZA EDO ERAIKIN PASIBO BAT?
Etxebizitza edo eraikin pasiboak, Passivhaus izenez ere ezagunak, energia-kontsumo oso baxua, barne-erosotasun handia eta eraikuntza tradizionalak baino askoz ere eraginkortasun energetiko handiagoa bermatzen duten eraikinak dira, jarraibide zehatzei jarraituz diseinatu eta eraikitakoak.
Passivhaus Institut ek 90. hamarkadan Alemanian sortutako estandar hau mundu osoan zabaldua dago egun. “zero energia eraikina´´ izatera hurbiltzen da eta energia berriztagarriekin lagunduz gero, kontsumorik gabeko eraikina izatera edota “eraikin positibo´´ izatera heldu daiteke, kontsumitzen duena baino energia gehiago sortuz.
ZEINTZUK DIRA BERE EZAUGARRIAK?
Alderdi pasiboak berebiziko garrantzia hartzen du diseinuan,
Orientazioa lantzen da, Argia eta eguzki-erradiazioa ahalik eta gehien aprobetxatzen dira edota eraikina konpaktua izatea zaintzen da, energia galerak murrizteko.
5 PRINTZIPIO NAGUSIAK honakoak dira, diseinatzeko orduan:
1-ISOLAMENDU TERMIKO EGOKIA
Klimaren arabera kalkulatutako isolamendu lodiera egoki batekin, eraikin pasiboek, bero energia galera oso baxuak izaten dituzte. Era honetan, berokuntza beharra oso baxua izango da.
Diseinatzeko orduan “Rotuladorearen erregela´´ aplikatzen da. Planoa hartu eta inguratzailearen buelta osoan marrazten dugu isolamendua, etenik (eta beraz, zubi termikorik) izan ez dadin.
2-EFIZIENTZIA ALTUKO LEIHOAK
Irizpide zorrotzak ezartzen dira leiho eta ateen ezaugarriei zein instalazioari dagokienez, energetikoki eraikinaren azalean dauden elementurik ahulenak direlako. Gas noblez betetako beira bikoitz edo hirukoitzeko leihoak erabiltzen dira, klimaren arabera, errendimendu termiko handiko arotzeriarekin konbinatuta. Erabilitako beira emisio gutxikoa izaten da, neguan eraikinaren barrura beroa islatzeko eta udan kanpoan mantentzeko.
3-BENTILAZIO SISTEMA KONTROLATUA BERO BERRESKURATAILEAREKIN
Etxeko airearen kalitate ona bermatu dadin, airearen berritze etengabea eta kontrolatua egiten da, bentilazio sistema mekaniko baten bitartez.
Bero berreskuratzaile bat gehitzen zaio sistema mekaniko honi. Era horretan, etxe barrura sartzen den airea epeltzea posible izango da, kanpora ateratzen den airearen bero-energia aprobetxatuz.
Horretaz gain, sistema honek, airea garbitzen duen iragazki-sistema bat izaten du, alergiak sor ditzaketen polena, hautsa edo akaroak bezalako partikulak etxe barrura sar ez daitezen.
4- AIREAREKIKO HERMETIKOA
Etxebizitza pasiboetan, airearekiko hermetikotasuna arreta handiz lantzen da. Material ezberdinen arteko junta guztiak zigilatzen dira, nahi gabeko aire korronte zein infiltraziorik egon ez dadin. Honek, energia galerak murrizten ditu eta barneko airearen tenperatura kontrolpean izatea dakar.
5-ZUBI TERMIKORIK GABEKO DISEINUA
Zubi termiko gabeko disienu batek, kontsumo energetikoa murriztea du helburu eta kondentsazioen ondorioz sortzen diren patologiak desagertzea dakar, adibidez osasunerako kaltegarriak diren onddoak.
Horretaz gain, eraikineko puntu hotzak ere desagertuko dira, konfort egoera eta ongizatea lortuz.
PASSIVHAUS ESTANDARRA ZERTIFIKATZEKO IRIZPIDEAK
*BEROKUNTZA ESKARIA ≤ 15 kWh/m2 urtean / edota/ BEROKUNTZA KARGA < 10W/m2
*HOZTE ESKARIA + deshumidifikazioa _berokuntzaren kriterio berdinak
*AIRE BERRIKUNTZA MAX 0,6 berrizte /orduko (ia estankoa) Blower Door probaren bidez egiaztatuta
*LEHEN MAILAKO ENERGIA BERRIZTAGARRIAREN ESKARIA (PER) Lortu nahi den zigiluaren araberakoa
_PASSIVHAUS CLASSIC
Lehen mailako energia berriztagarri eskaria < 60 kWh/m2 urtean.
_PASSIVHAUS PLUS
Lehen mailako energia berriztagarri eskaria < 45 kWh/m2 urtean.
+ Energia Berriztagarrien Sorkuntza > 60 kWh/m2 urtean.
_PASSIVHUS PREMIUM
Lehen mailako energia berriztagarri eskaria < 30 kWh/m2 urtean.
+ Energia Berriztagarrien Sorkuntza > 120 kWh/m2 urtean.
Maialen Garate Elkoro
(Passivhaus diseinatzaile titulua 2024)