– 1 –
AHOLKULARITZA eta BIDERAGARRITASUN PLANAK
Zaharberritzeko asmotan zauden etxebizitza edo eraikin hori erosi aurretik burura etortzen zaizkizun zalantzak argitu eta bideragarritasuna aztertzeko fasea.
Eraikinaren dokumentazioa bilduko dugu. Patologiak ikuskatu, eskaintzen dituen aukerak mahai gainean jarri eta lege aldetik dauden mugak aztertuko ditugu.
Kostu totalaren estimazioa landu daiteke.
– 2 –
AURRE AZTERKETA LANAK
Eraikina eta bezeroa ezagutuz ekingo diogu lehen pausuari
Eraikinak dituen patologiei erantzuna eman eta diseinurako eskaintzen dituen aukerak aztertuko dira.
– 3 –
AURREPROIEKTUA
Bezeroaren behar, nahi zein ametsak proposamen batean irudikatuko dira.
Eraikinak ematen dizkigun aukerak ahalik eta ondoen aprobetxatuko dira, bere indarguneak agerian jarriz
– 4 –
OINARRIZKO PROIEKTUA
Diseinua definitzen jarraituko da, instalazioak, eraikuntza moduak zein legedia, gremioka garatutako aurrekontu estimazio batekin osatuz.
Libre izango zarete nahi dituzuen gremioak proposatzeko.
– 5 –
GREMIO KOORDINAZIOA + OBRA JARRAIPENA
Prozesu hau norbere kasa egiten duten askok estres eta kezka ugari izaten dituzte gerora…
Prezioak doitu, gremioak koordinatu eta obraren eraikuntza fasea ikuskatuko da, diseinatutako proiektua eta aurrekontua jarrai ditzan.
– 6 –
OBRA AMAIERA
Obra amaierak legalki eskatzen duen tramitazioa egingo da
Jarraipena egingo da, eraikinak egoki erantzuten duela ziurtatzeko, bezeroak dituen zalantzei zein eskaerei kasu eginez.