– 1 –
AHOLKULARITZA eta BIDERAGARRITASUN PLANAK
Lursail bat erosi aurretik, egon daitezkeen zalantzak argitu eta bideragarritasuna aztertzeko prozesua.
Zalantza legalak, kostu totalen estimazioak, terrenoak eskaintzen dituen aukerak etb. landu daitezke fase honetan.
– 2 –
AURRE AZTERKETA LANAK
Ingurunearen eta lursailaren azterketa. Klimatologia, begetazioa, eguzki ibilbideak…
Bezeroaren ezagutza eta beharren azterketa.
– 3 –
AURREPROIEKTUA
Bezeroaren behar, nahi zein ametsak proposamen batean irudikatuko dira
Diseinu honek eraikinak ingurura egokitzeko beharrezko dituen guztiak barne bilduko ditu.
Bioklimatika kriterioak, material naturalak etb.
– 4 –
OINARRIZKO PROIEKTUA
Eraikina definitzen jarraituko da, instalazioak, eraikuntza moduak, legedia… kapituluka garatutako aurrekontu estimazio batekin osatuz.
– 5 –
GAUZATZE PROIEKTUA
Eraikitzeko baimena lortzeko gainerako dokumentazioa garatuko da fase honetan. Materialak, akaberak, instalazio zehatzak, memoria legalak eta aurrekontu osatua.
– 6 –
LIZITAZIOA + OBRA ZUZENDARITZA
Obra lizitazio lanetan aholkularitza eskainiko da, 3 eraikitzaile ezberdinen arteko konparatiboa eginez.
Obraren eraikuntza fasea ikuskatuko da, proiektua eta aurrekontua jarrai ditzan.
– 7 –
OBRA AMAIERA
Obra amaierak legalki eskatzen duen tramitazioa egingo da
Jarraipena egingo da, eraikinak egoki erantzuten duela ziurtatzeko, bezeroak dituen zalantzei zein eskaerei kasu eginez.